XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Katekizatze prozesoak, beraz, gizon-emakume sinestedunen bizitzako hazte-aldi guztiak hartzen ditu.
Eta haurrei dagokienez, beroien egoera azpimarratzen du katekizatze prozesoak, bai bilakaeraren aldetik, bai bizigiroaren aldetik, umeen gisako giza nortasunaren heziera motelaren neurrira, beren kristau nortasuna esnatu eta hezten laguntzen ahaleginduz.
b)Bat baino gehiago dira honela ulertutako
Garrantzitsuenak direla uste dugun batzuk jartzen ditugu jarraian.
1) Ikuspegi psikologikoaGuztiek dakite haurtzaroak nortasunaren eraiketan daukan garrantzia.
Haurtzaroko urteak, izan ere, erabatekoak dira gizontzen doan haurraren eraketan, benetan garrantzi haundikoak direlako urteok nortasun heldu baten eraketa bideratuko duten jarreren, jakintzaren eta bizi tankeraren mailaz-mailako lorpenerako.
Hau honela dela, gauza jakina da, haurraren giza nortasuna haurtzaro osoan zehar aurreratzen joaten dela aldaketa batzuren bidez; eta aldaketa hauek, sasoi honetan, laisterka gertatzen dira.
Fedea norbereganatzea giza nortasunarekin lotura estuan egongo da beti; eta giza nortasuna aldatzen eta aurreratzen doan eran, mailaz-maila aldatzen eta aurrera egiten joan behar du fedea norbereganatzen ere.
Katekesiak, beraz, haurraren aldaketa umearen zerbitzura jartzea baizik ez dauka.
Hau da, haurra den bezala heziko du, gero zer izango denari begira egon gabe.